CEPES Navarra enpresa-konfederazio bat da, Nafarroako Gizarte Ekonomiaren arloko familiak ordezkatzen dituzten erakundeak biltzen dituena.
Gaur egun honako erakunde hauek biltzen dira bertan: ANEL, lan elkar- tuko sozietateak eta kooperatibak biltzen dituena; UCAN, nekazaritzako elikagaien kooperatibak; CIS elkartea, gizarteratzeko eta laneratzeko zen- troak; eta Nafarroako Fundazioen Elkartea, fundazioak biltzen dituena.
Honela, cepes navarrak
1064 enpresa, 16.430
langile eta 25.000 bazkidetik gora ordezkatzen ditu dagoeneko.
Indarrak batzeko gunea da, erakunde berriak hartzeko zabalik dagoena; haren bidez Gizarte Ekonomia garatu nahi da, baita foro, erakunde eta erabakiak hartzeko guneetan haren presentzia areagotu ere, enpresa- eredu hori bultzatu eta hobeki ikusa- razteko.
Eta bada azken helburu bat: Gizarte Ekonomiaren enpresak eta erakun- deak gero eta gehiago izatea eta haien jarduera areagotzea, enple- gua eta ongizatea sortzeari begira.
Hori guztia honako printzipio hauek oinarri hartuta:
- Pertsonak lehenestea
- Kudeaketa demokratikoa eta parte-hartzean oinarritutakoa
- Lankidetza
- Gizarte-kohesioa
- Lurraldearekiko konpromisoa.
CEPES Navarra Gizarte Ekonomia- ren Espainiako Konfederazioaren barnean dago, eta sektorearteko izaera duenez, erakunde ordezka- garri gorena da; izan ere, 42.680 enpresa, 2,5 milioi lanpostu eta 15 milioi pertsona bazkidetik gora biltzen ditu.